Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Ekoizpena eta errealizazioa irratian
Liburu

Ekoizpena eta errealizazioa irratian

Editorial Deustuko U.
  • 2001
  • Área: kazetaritza
  • eu

Irratsaio berria egiteko ideia sortzen den unetik entzuleengana heltzen den arteko bidean, emakume-gizon askoren lana dago. Sormenaz baliatuta batzuek, teknika erabiliz besteek, prozesuan parte hartzen duten guztien helburua, soinuaren bidez entzuleei albisteak, ideien inguruko eztabaidak, denbora-pasak edota lagunartea eskaintzea da. Liburu honetan irrati-ekoizpenean eta errealizazioan izaten diren arloak azaltzen dira, hiru atal nagusitan banatuta. Lehenengoan, irratsaioaren ekoizpen-prozesua deskribatzen da, irrati-parrilla osatzen duten edukietan oinarrituta. Bigarrenean, errealizazioan parte hartzen duten tresneriak ditugu hizpide. Amaitzeko, irratisaioaren emanaldiaz ari da hirugarren atala, eta, bertan, aurrekoan bezala, teknologia berriek beren tartea dute. Hori bai, prozesu hori guztia komunikatzailearen, kazetariaren edota esatariaren begietatik ikusita dago, ez teknikariaren ikuspuntutik, bi lan-arlo horiek bata bestetik gero eta gertuago dauden arren.

  • Signo
    GZ1 3.1
  • ISBN
    84-8438-019-X
  • Depósito Legal
    BI-2345-01
  • Descripción
    138 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Gutierrez Paz, Arantza