Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Elastikotasunaren teoria eta materialen errestistentzia
Liburu

Elastikotasunaren teoria eta materialen errestistentzia

Editorial UPV/EHU
  • 2005
  • Área: fisika
  • eu

Liburu hau Goi Eskola Teknikoetako ikasle eta irakasleei dago zuzenduta. Beraren helburua Elastikotasunaren Teoria eta Materialen Erresistentzia izeneko irakasgaien oinarriak azaltzea da. Liburuaren hasierako ataletan Elastikotasunaren Teoria deskribatzen da, eta bertan materialen portaera ulertu ahal izateko beharrezkoak diren kontzeptu eta magnitudeak aurkezten dira. Bigarren zatian Materialen Erresistentzia jorratzen da, non egituren kalkulurako funtsezko formulak eta espresioak ondorioztatzen diren. Elastikotasunaren Teoriari eskainitako gaiak Materialen Erresistentziari dagozkionak baino lehen kokatu dira, beraz. Lan egiteko era hori hasiera batean neketsua gerta daitekeen arren, gomendagarria da ildo horri eustea, egindako ahaleginak bere saria edukiko baitu. Lehenengo kapituluetan tentsio eta deformazio kontzeptuetan sakondu ondoren, hurrengo kapituluetako azalpenak arazorik gabe ulertzeko gai izango gara. Espero dut Iiburuak ikasgai hau ikasi behar duten ikasleei eta irakasteko ardura duten irakasleei beren zeregina erraztea.

  • Signo
    NZ 2.1
  • ISBN
    84-8438-068-8
  • Depósito Legal
    BI-1746-05
  • Descripción
    396 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Ansola, Ruben