Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Erbesteko euskal pentsamendua
Liburu

Erbesteko euskal pentsamendua

Editorial UPV / EHU
  • 2000
  • Área: historia
  • eu

Paulo Iztuetak frankismo-garaian euskal erbestetuek landutako pentsamendua aztertzen du, eginkizun honetarako Euzko-Gogoa eta Zabal-en ekarria hautatzen duelarik, bi aldizkari horiek baitzaizkio bi belaunaldikoen, hots, gerraurrekoen eta ostekoen pentsaera ondoen eta gardenen ordezkatzen dutenak. Horietako bakoitzaren prozesua zer-nolakoa izan den, nolako emaitzak eman dituzten, zertan datozen bat eta zertan ez,hau guztia eta beste hainbat gai jakingarri zehaztasunez emanak datozkigu. Egileak ateratzen duen ondorioa da bi belaunaldien arteko etena, euskalduntasunari dagokionez hainbat puntutan bat datozen arren, egiazkoa dela, gaur egun ere aldaketa handirik gabe bere horretan irauten duena. Lekukotasunak ematen dion hurbiltasunean babestuta, bere garaiko kultur egitateak oso barrutik begiratuta azaltzen ditu, idazkera bizi-¬bizian. Horregatik, liburu honen muina funtsean soziologikoa bada ere, historikotik ere badu dezente, erbesteko euskal kulturaren curriculu¬mean sartzen diren orrialde berriak ugaritxo baitira. Eta sartzeke geratu direnak, berriz, askoz gehiago. Liburu honek frankismo-garaiko euskal kulturaren historia soziala ezagutu eta interpretatzeko leiho berri bat irekitzen du, nagusitu izan denetik nabarmenki aldentzen dena.

  • Signo
    GZ2 8.1
  • ISBN
    84-931632-6-0
  • Depósito Legal
    BU-572-2001
  • Descripción
    240 or.; 20x15 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Iztueta, Paulo