Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Erizaintza-diagnostikoak. Definizioak eta sailkapena 2009-2011
Liburu

Erizaintza-diagnostikoak. Definizioak eta sailkapena 2009-2011

Editorial UPV/EHU
  • 2010
  • Área: medikuntza
  • eu

 Gertatu den nahiz gerta litekeen osasun-arazo edo bizi-prozesu baten aurrean pertsona, familia edo komunitate batek emandako erantzunari buruzko irizpen klinikotzat hartzen da erizaintza-diagnostikoa, zeinak oinarri egokia ematen baitu erizainak lortu nahi dituen emaitzak lortzeko erizaintzako jarduera egokiak hautatzeko.

Erizaintza-diagnostiko zuzen eta baliozkoei esker, tratamenduarekin lortu nahi diren eraginak lortzeko jarduerak hautatzen dira eta emaitzak ere zehazten dira. Erizaintza-diagnostikoak giltzatzat hartzen dira ebidentzian oinarritutako erizaintza profesionalaren etorkizunerako eta pazienteen beharrak eraginkortasun handiagoz identifikatzeko eta haien babesa ziurtatzeko. Pazienteen osasun-artxibo elektronikoak areagotzen ari diren aro honetan, erizaintzako terminologia estandarizatuek (hala nola NANDA-I, NIC eta NOC) aukera ematen dute osasun-erakundeetan (bakoitzaren barruan nahiz denen artean) sistematikoki aztertzen diren erizaintza-datuak biltzeko eta ezinbesteko datuak ematen dituzte errentagarritasun ekonomikoa aztertzeko eta ikuskapena egiteko.

Erizaintza-diagnostikoak. Definizioak eta sailkapena, 2009-2011 lana NANDA-I-eko Diagnostikoak Garatzeko Batzordeak erizaintza-diagnostikoetarako garatutako behin betiko gida da. NANDA-I-ek estu-estu aztertzen ditu erizaintza-diagnostiko guztiak, irizpide zorrotzak oinarri hartuta, ebidentzia-mailaren sendotasuna adierazteko.

Diagnostiko bakoitzak atal hauek ditu: etiketa edo diagnostikoaren izena, definizioa, ezaugarriak, arrisku-faktoreak eta diagnostikoarekin erlazionatutako faktoreak. Diagnostiko askori buruzko informazioa erantsi da, zenbait terminoren bidez; esaterako, arriskua, eraginkorra, ez-eraginkorra, narriatua, desorekatua, nork bere burua zaintzeko gaitasunaren urritasuna, prestasuna, asaldatua, murriztua, etab.

2009-2011 edizioa kontzeptuen arabera antolatua dago, II. Taxonomiako eremuak oinarri hartuta, hau da, Osasuna sustatzea, Nutrizioa, Kanporatzea eta trukea, Jarduera/Atsedena, Hautematea/Ezagutza, Autopertzepzioa, Rola – Harremanak, Sexualitatea, Aurre egitea / Estresa jasatea, Bizitza-printzipioak, Segurtasuna/Babesa, Erosotasuna, Hazkuntza/Garapena. Atalburu berriak ditu ‘Irizpen kritikoa eta balioespena’ eta ‘Diagnostiko egokia nola identifikatu’ ataletan, bai eta erizaintza-diagnostiko guztietarako iturri nagusiak ere. Lanarekin batera eskaintzen den webgunean, NANDA-I-en iritzi eta txostenak, Power Pointeko aurkezpenak eta ikasleek egindako galderarik ohikoenak bildu ditugu.

– 2009-2011 edizioa kontzeptuen arabera antolatua dago

– Atalburu berriak ditu ‘Irizpen kritikoa eta balioespena’ eta ‘Diagnostiko egokia nola identifikatu’ ataletan.

– Diagnostiko bakoitzarentzako iturri nagusiak eta ebidentzia-maila

  • Signo
    OZ 4.23
  • ISBN
    978-84-9860-338-5
  • Depósito Legal
    BI-280-2010
  • Descripción
    436 or., 17 x 24 zm
  • Lugar de publicación
    Zarautz
  • Autor
    NANDA International