Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Erroibarko eta Esteribarko hizkera
Liburu

Erroibarko eta Esteribarko hizkera

Editorial UPV/EHU
  • 2000
  • Área: hizkuntzalaritza
  • eu

Liburu Honetan Erroibarko eta Esteribarko hizkeraren berri ematen da. Jakina denez, eremu honetako hizkera -goinafarrera hegoaldekoa – heriotzear dago eta gutxi dira bertako euskara egiten dutenak: Erroibarko herri txiki batzuetan eta Esteribarko besteetan besterik ez da mintzatzen. Ezinbestekoa da, hartaz, hizkera honen bilketa lehenbaileen burutzea, herri batzuetan hiztun terminalak baititugu. Liburu honetan, bada, hizkera honen azterketa linguistikoa ematen da, hainbat datu soziolingusistiko, etnografiko eta historiko ere biltzen direlarik lehen atalean. Hurrengo ataletan fonetika morfologia eta sintaxia bildu eta aztertzen dira, ikuspuntu diakronia eta sinkronikoa uztartuz. Atal bakoitzean, isoglosek markatzen dituzte herrien arteko mugak. Maila linguistiko guztietan elementu komunak eta baita aldentzen direnak ere nabarmentzen dira. Azkeneko atalean biltzen dira hizkera honetan idatzitako testuen pasarte batzuk, gehienak XIX. mendekoak, baita atsotitzak ere. Era berean, azken urteotan herriz herri egindako grabaketen zati interesgarriak aukeratu ditugu. Gaurko hiztunei egindako solasaldien ondorio dira hauek, eta berauetan ikusten da era goxoagoan ibar hauetako hizkera bizia. Honenbestez, liburu honetan herri hauetako hizkeraren ikuspegi orokorra eta aldi berean, zehatza ematen da.

  • Signo
    GZ2 9.7
  • ISBN
    84-95057-46-6
  • Depósito Legal
    NA-2.948-2000
  • Descripción
    273 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Iruña
  • Autor
    Ibarra Murillo, Orreaga