Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Esku-hartze psikologikoa nerabeengan: nortasunaren garapenerako eta giza eskubideen arloko hezkuntzarako programa
Liburu

Esku-hartze psikologikoa nerabeengan: nortasunaren garapenerako eta giza eskubideen arloko hezkuntzarako programa

Editorial UPV/EHU
  • 2002
  • Área: psikologia
  • eu

Nerabezaroan nortasunaren garapena eta giza eskubideei buruzko heziketa suspertzeko diseinatutako esku-hartze psikologikorako programa aurkezten da idazlan honetan. Programa hori burutzeko nerabe taldeekin praktikara eraman beharreko jarduerak eta prozedurak deskribatzen dira testuan. Talde dinamikako hainbat teknika konbinatzen ditu programak, komunikazioa lankidetza, konfiantza, ezberdintasunekiko begirunea, emozioen adierazpena eta abar sustatzen dituzten jardueren testuinguruan. Nerabe taldeekin esperimentalki balioztatu da eta egindako ebaluazioak frogatu duenez, eragin positiboa izan du garapen sozialeko eta afektibo-emozionaleko aldagai ezberdinetan, hala nola, autokontzeptuan, taldeko adiskideen irudian, enpatian, barne-hersturan, sentimenduak aztertzeko gaitasunean, egoera sozialak ebazteko estrategia kognitiboetan, aurreiritzietan eta beste gizarte jokaeretan.

  • Signo
    OZ 7.3
  • ISBN
    84-8373-435-4
  • Depósito Legal
    BI-1410-02
  • Descripción
    182 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Garaigordobil, Maite