Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Euskal Curriculuma ala euskal dimentsioa curriculumean?
Liburu

Euskal Curriculuma ala euskal dimentsioa curriculumean?

Editorial UEU
  • 2004
  • Área: hezkuntza
  • eu

Liburu honetan aurkezten diren ikerketa proiektuaren emaitzak hiru egile hauek talde lanaren dinamikan eraikitakoak dira. Orain arte aurkeztu direnak eta hiruron izenean argitaratzen den hau ikerketa prozesu zabal eta luzearen fruitu dira. Liburu honetan curriculuma eta edukiaren azterketa lantzen dira, egile desberdinek testuliburuari ematen dioten garrantzia azpimarratuz. Testuliburuok eskolako lanerako XIX. mendean hartzen dute benetako garrantzia, gaur arte dirauena. Testuliburuek euskaraz argitaratu direnean ere izan dituzte aldaketak, hala edukiz nola itxuraz. Euskaraz argitaratu eta erabili denaren azterketa egiterakoan, guk XX. mendea hartzen dugu ildotzat, hiru epe edo aro finkatzeko: 1876- 1974; 1975-1990; 1991-2000. Emaitzetan, testuliburuetako edukiak ingurune hurbilarekiko agertzen duten lotura erakusten da, gehien zaintzen dutenak Euskal Herrian argitaratuak direla frogatuz. Euskal Herriari gehien lotzen zaizkion edukiak, bestalde, paisaiak dira. Mapak dira, ostera, testuinguru estatalari lotuta erabiltzen direnak eta mapak lurralde osoa islatzen duten bitartean, paisaiek zati erakusgarriak baino ez dituzte islatzen. Testuinguru soziokulturala darabiltenean, itxurari ematen zaio garrantzia, paisaiak zein mapa fisikoak erakutsiz, eta erakutsi ere, alde kulturala, ekonomikoa eta gainontzeko guztiak albo batera urziz. Euskal Curriculuma ala Euskal Dimentsioa Curriculumean? Dilema honen aurrean, hemen datuak eskaintzen dira, datu zehatzak, bidea ibilian egiten dela erakusteko, hezkuntza sistemak argitzeke dituen arazoetarako argitasun fidagarria eskaintzeko

  • Signo
    GZ2 7.4
  • ISBN
    84-933270-9-3
  • Depósito Legal
    BI-2809-04
  • Descripción
    160 or., 21x15 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Bilbao, Bego