Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Euskal irratigintzaren historia
Liburu

Euskal irratigintzaren historia

Editorial Deustuko U.
  • 2002
  • Área: kazetaritza
  • eu

la laurogei eta hamar urte dira irratia lagun eta lekuko dugula. Lehenengo emisorak Bilbon eta Donostian sortu zirenetik asko aldatu da euskal irratigintza, antzinako galena aparatuetatik gaurko irrati-sintonizadore digitalera bitarteko ibilbidean asko izan baitira sortu diren emisorak. Batzuek bizitza laburra izan dute;beste batzuek, berriz, luze iraun dute garai desberdinei egokituta. Bakoitzaren historiak merezi du liburu bat, eta, batean bilduta, batzuei ez zaie merezi duten bezainbeste leku eman. Hala ere, irakurleak irratigintzaren historia osoaren ikuspegi orokorra jaso ahalko duelakoan dago idazlea. Batzuentzat oso berria izango da liburuan azaldutakoa; beste batzuek, berriz, hemen esaten dena beren oroimenez beteko dute, irratia izan baita azken mendean gertatutakoaren Iekukoa eta, aldi berean, narratzailea. Faltan hartuko dute agian hainbat pasadizo, hainbat pertsona, hainbat gertaera, baina horiek irakurleak berak ekarri ahalko ditu gogora, norberaren historian baitaude idatzita. Eta zaharra den arren, irratia gazte eta bizirik dagoela agerian utzi nahi denez, liburuaren amaieran Euskal Herrian entzungai dauden irrati ezagunenen zerrenda eskaintzen da, irakurleak non topatu jakin dezan.

  • Signo
    GZ1 3.2
  • ISBN
    84-8438-031-9
  • Depósito Legal
    BI-2681-02
  • Descripción
    222 or., 22x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Gutierrez Paz, Arantza