Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak
Liburu

Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak

Editorial Deustuko U.
  • 2007
  • Área: politika
  • eu

Ezagutza zientifikoaren dinamika politikoak ikertzea funtsezkoa da. Liburu honetan, azken urteotan eremu zientifikoan nabarmentzen ari diren gai nagusiak bildu ditugu: komunitate zientifikoan interes ekonomikoek lehenesten dituzte ikerketa-lerroak, aukera teknologikoak eta zientziaren erregulazio-politikak; zientzialarien ariketarako printzipio motibagarriak orain apenas diren kuriositatea eta askatasuna; zientzia ez da inuzentea eta herritarren pertzepzioak kritika ugarirako iturri oparoa dira; ezagutzaren eta gobernuen arteko harremanak moldatzearekin, zientzia-politikek izaera, ardura eta helburu berriak dituzte. Aukera bat izan zitekeen irudi tradizionala hautsi den argudiopean, fatalismoari amore ematea edo iragan oparo bezain inuzentea loriatzea. Guk, ordea, dinamika garaikideak aztertuz eta gizartean ardazturiko kultura zientifiko bat proposatuz, urteotako bilakaera ezagutu, lerroarteak arakatu eta irakurketa konplexuagoa aurkeztu nahi izan dugu. Bi mailatan osatu dugu zientziaren sozialitate berria: batetik, gure bizitzek ahalbidetzen dituzten ezagutza zientifikoa ekoizteko eta balioztatzeko estruktura sozial, ekonomiko zein politikoak ikertu ditugu; eta, bestetik, garaiko bizitza sozialean lehentasuna duen kultura epistemologikoa aztertu dugu. Horien irakurketa kritikoarekin, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politiken oinarri zibikoak ahalbidetuko dituen elaborazio teorikoan sakontzeko ildoak antzematen saiatu gara.

  • Signo
    GZ1 4.2
  • ISBN
    978-84-8438-091-7
  • Depósito Legal
    BI-1122-07
  • Descripción
    277 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Eizagirre Eizagirre, Andoni (Koord.)