Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Farmazia-teknologia. 1. liburukia. Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak
Liburu

Farmazia-teknologia. 1. liburukia. Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak

Editorial UPV/EHU
  • 2007
  • Área: medikuntza
  • eu

Sendagaiak prestatu eta formulatzeko eginkizuna arte gisa hartu izan da urte askoan; eginkizun horren ikerketan —diziplina gisa hartua— zenbait ezaguera enpiriko eta deskripziozko hartzen ziren aintzat. Gaur egun, ordea, diziplina horretaz jarduten dugunean, zorroztasun zientifiko handiko nozio multzo bat, garapen bizkorrekoa, erabiltzen dugu. Eremu horretan garatzen da gaur egungo Farmazia-teknologia, urteetan Farmazia Galeniko gisa ezagutu dugun arlo horren osagai izan den diziplina, alegia.
Farmazia-teknologiak posizio ezin hobea du gaur egun; izan ere, haren inguruko arazo ugari konpondu ondoren, oinarri zientifiko sendoko diziplina dugu orain. Jakintza hori ikasgeletara eramatea da Farmazia-teknologiaren liburu honen bi liburukien xede nagusia.
Liburuki honetan, bi atal nagusi daude: batean, sistema farmazeutikoen jakingai funtsezkoenak aipatzen dira, eta, bestean, oinarrizko eragiketak. Bigarren liburukian, berriz, forma farmazeutikoez gainera, ekoizpenean egin beharreko kalitate-kontrola aztertuko da.

  • Signo
    OZ 4.19.1
  • ISBN
    978-84-9860-027-8
  • Depósito Legal
    BI-3340-07
  • Descripción
    618 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Vila Jato, Jos