Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Farmazia-teknologia. 2.liburukia. Forma farmazeutikoak
Liburu

Farmazia-teknologia. 2.liburukia. Forma farmazeutikoak

Editorial UPV/EHU
  • 2007
  • Área: medikuntza
  • eu

Sendagaiak prestatu eta formulatzeko eginkizuna arte gisa hartu izan da urte askoan; eginkizun horren ikerketan ”diziplina gisa hartua” zenbait ezaguera enpiriko eta deskripziozko hartzen ziren aintzat. Gaur egun, ordea, diziplina horretaz jarduten dugunean, zorroztasun zientifiko handiko nozio multzo bat, garapen bizkorrekoa, erabiltzen dugu. Eremu horretan garatzen da gaur egungo Farmazia-teknologia, urteetan Farmazia Galeniko gisa ezagutu dugun arlo horren osagai izan den diziplina, alegia.
Farmazia-teknologiak posizio ezin hobea du gaur egun; izan ere, haren inguruko arazo ugari konpondu ondoren, oinarri zientifiko sendoko diziplina dugu orain. Jakintza hori ikasgeletara eramatea da Farmazia-teknologiaren liburu honen bi liburukien xede nagusia.
Bigarren liburuki honek, forma farmazeutikoak aztertzeaz gainera, ekoizpenean egin beharreko kalitate-kontrola ere aipatzen du. Lanaren lehenengo liburukiak, berriz, sistema farmazeutikoen jakingai funtsezkoenak eta oinarrizko eragiketak aztertzen ditu.

  • Signo
    OZ 4.19.2
  • ISBN
    978-84-9860-028-5
  • Depósito Legal
    BI-3341-07
  • Descripción
    574 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Vila Jato, Jos