Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa
Liburu

Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa

Editorial UEU
  • 2004
  • Área: filosofia
  • eu

Filosofia gaitzat hartuta euskaraz egin den lehen gida duzu eskuetan. Epistemotogia, etika, estetika, metafisika , filosofiaren gai eta kezka nagusiak ekarri ditugu liburu honetara. Gidako testu guztiak originalak dira eta euskaraz izan dira idatziak. Testuen idazteak filosofian adituak dira. Liburu honetan, filosofiaren historiarekin batera, filosofiaren gai eta esparru zehatzak sistematikoki lantzen dira. Atal bakoitzean gai horren bilakaera historikoa, argudio nagusiak, arazoak, gaur egungo egoera eta oinarrizko bibliografia aurkituko dituzu. Horrekin batera, liburuaren azkeneko atalean, gai horiek jorratzeko maneiatu beharreko metodotogia ere azaltzen da. Liburua filosofian murgildu nahi duen euskaldunarentzat erreferentzia baliagarria da. Gida bat den heinean, formazio-garaian zein ikerkuntzari ekiteko prest dauden ikasleei zuzenduta dago, batez ere. Baina filosofian interesa daukan edonork goza dezake liburu honetaz. Gainera, liburua jarraian zein atalka irakurtzeko dago pentsatua. Osorik hartuta, filosofiaren panoramika eder bat jaso daiteke. Atalez atal irakurrita, ordea, irakurleak interesgarrien zaizkion alderdiak jorratu ahal izango ditu.

  • Signo
    GZ2 4.14
  • ISBN
    84-8438-048-3
  • Depósito Legal
    BI-1408-04
  • Descripción
    409 or., 27x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Azurmendi, Joxe, et al.