Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Fisika, Zientzialari eta Ingeniarientzat.
Liburu

Fisika, Zientzialari eta Ingeniarientzat.

Editorial UPV/EHU
  • 2008
  • Área: fisika
  • eu

Irudian egungo bizitzako objektu eta gertaera arruntak ageri dira: aerosorgailuak, bizikleta, tximistak, burdinolan gori-gori jartzen den altzairua, gauean ikusten ditugun izarrak… Haietako batzuk garapen teknologiko handiko tresnak dira; beste batzuk, berriz, naturan betidanik ikusten diren gertaerak. Baina haiek oro fisikaren hizkuntzaz deskriba ditzakegu. Haietan, izan ere, fisikaren printzipioak eta aplikazioak biltzen dira; liburu honetan jasoak eta ondo azalduak aurkituko dituzun printzipio eta aplikazioak, hain zuzen. Mekanika newtondarrak, esaterako, izarren higidura deskribatzen du, eta bizikletaren higidura eta azelerazioa ere bai; burdinolako altzairuen goritasuna termodinamikak azaltzen du, eta altzairu gori-goriak igortzen duen argi gorrixkaren jokaera, optikak; elektrizitatearen eta magnetismoaren ideiak nahitaezkoak dira tximistek eta aerosorgailuek sortzen duten energia deskribatuko badira; eta azken horiek daramaten elektronika fisika kuantikoaren printzipioen mende dago, hots, azken hamarkadetako gure gizartea eraldatu duten printzipioen mende. Liburu honetan zehar, zure eguneroko bizitza azaltzen duten fisikaren printzipioak esploratuko dituzu!

  • Signo
    NZ 2.7
  • ISBN
    978-84-9860-120-6
  • Depósito Legal
    BI-2864-08
  • Descripción
    1275 or., 22x28 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Fishbane, Paul M. - Thornton, Stephen T. eta Gasioeicz, Stepehen