Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria
Liburu

Genero, nazio eta nazio hezkuntza: ikastoletako irakasleria

Editorial UEU
  • 2003
  • Área: Didaktika
  • eu

Generoa eta nazioa, biak identitate kolektiboaren iturriak, XIX. eta XX. mendeetan zehar eraldaketa soziopolitikorik handien ekarri dituzten gizarte mugimenduen oinarriak dira: feminismoarena eta nazionalismoarena. Mendebaldeko gizarteen historia hurbila ezagutu eta ulertu ahal izateko ezinbesteko aztergaiak, beraz. Liburu honetan euskal nazioaren eraikuntzan emakumezkoek edozein nazionalismorentzat nazio identitatea igortzeko eta zabaltzeko funtsezkoa den eremuan, hezkuntzan, izandako partaidetza aztertzen da. Azterketa horrek honako tesi hauek izan ditu gidari: batetik, nazionalismoak nazioa komunitate moral gisa eraiki nahi izaten duten gizarte mugimenduak dira. Gizarte mugimendu horien jardunetan, nazioa eraikitze horietan, ideologia politiko eta balore-mundu desberdinen aurrean daudelarik hautaketa bat burutu heharrean aurkitzen dira. Aipatu hautaketa horrek dakar nazio bera eraiki guran dabiltzan nazionalismoaren barruan proiektu ezberdinak agertzea. Bestetik, nazioa eraikitzeko nazionalismoek abian jartzen duten prozesuak generizatuak dira, alegia, prozesu horiek generoa daukate gizarte printzipio antolatzaile gisa beste batzuekin batera, jakina. Horrela, nazio eraikitze prozesu generizatuetan emakumeen askapenaren bideragarritasuna harremanetan jartzen da nazionalismoek egiten dituzten hautaketekin ideologia eta balore eremuetan. Ideologia eta balore horien berri ikastoletako une historiko ezberdinetan aritutako emakumeen esperientziek eta kontakizunek emanez.

  • Signo
    GZ2 2.2
  • ISBN
    84-8373-552-0
  • Depósito Legal
    BI-2444-03
  • Descripción
    540 or., 23x14,5 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Amurrio Velez, Milagros