Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko mintzaldia
Liburu

Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko mintzaldia

Editorial Deustuko Unibertsitatea
  • 2007
  • Área: soziologia
  • eu

Esan dezagun, bada, basoan hara eta hona, langintzarik gabe, mintzorik gabe, etxerik gabe, gerrarik gabe, harremanik gabe, hurkoen batere beharrik gabe, eta aldi berean haiei kalte egiteko inolako desiorik gabe, beharbada inor banaka ezagutu gabe, basa gizakiak, grina gutxiren mende eta bere buruaz aski zuelarik, ez zeuzkala halako egoerari dagozkion sentipen eta argiak baino, hots, bere benetako grinak baino ez zituela sentitzen, ez ziola begiratzen ikustea interesatzen zitzaionari baino, eta haren adimena ez zela haren harrokeria baino gehiago aurreratzen. Halako batean zerbait aurkituz gero, ez zuen aukera handirik besteei jakinarazteko, bere umeak ere ez zituen-eta ezagutzen. Artea asmatzailearekin batera hiltzen zen; han ez zegoen ez hezkuntzarik ez aurrerapenik, belaunaldiak alferrik ugaritzen ziren, eta, beti puntu beretik abiaturik, mendeetan zehar hasierako garaitan bezain baldar jarraitzen zuten; espeziea zaharra izanik, gizakiak haur izaten jarraitzen zuen.

  • Signo
    GZ1 5.21
  • ISBN
    978-84-8373-970-9
  • Depósito Legal
    BI-1859-07
  • Descripción
    206 or., 21x13 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Rousseau, Jean-Jacques