Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Globalizazioa eta autoeraketa. Joerak, mugak eta aukerak
Liburu

Globalizazioa eta autoeraketa. Joerak, mugak eta aukerak

Editorial Deustuko U.
  • 2005
  • Área: ekonomia
  • eu

Egungo munduaren egituraketa eta berau gidatzen duten prozesuak ulertzeko pistak ematen ditu esku artean duzun liburu honek. Horretarako bi helduleku nagusi eskaintzen zaizkio irakurleari: Globalizazioa eta Autoeraketa. Hasteko, globalizazio prozesura, bere sorburu, argi-ilun, kontraesan eta aukeretara hurbiltzeko ahalegina egiten da. Globalizazio hitz orohartzailea biluzteko saiakera duzu lehenengo atala: kontzeptuaren zedarritzea, munduaren egungo joera ekonomikoen jatorri eta deskripzioa, eta aurrera begirako proposamenak lantzen dira. Tamainaz mardulena den zati honek globalizazioaren ikuspegi osotu samarra eskaintzea du helburu. Bigarren atalak goiburuaren bigarren hitzari heltzen dio eta autoeraketa ekonomikoa du hizpide. Aurreko atalean marrazturiko munduaren irakurketa global horretan autoeraketak duen tokiaz gogoeta xumea egiten du, batez ere, prozesu autoeratuek izan ditzaketen potentzialetan begirada jarriz.

  • Signo
    GZ1 1.16
  • ISBN
    84-608-0306-6
  • Depósito Legal
    NA-1991-2005
  • Descripción
    223 or., 24x20 zm
  • Lugar de publicación
    Lizarra (Nafarroa)
  • Autor
    Mendizabal, Antxon - Zurbano, Mikel - Sarasua, Jon - Udaondo, Ainara