Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Hegoaldeko Goi-Nafarrera 4
Liburu

Hegoaldeko Goi-Nafarrera 4

Editorial UPV / EHU
  • 1996
  • Área: hizkuntzalaritza
  • eu

XIX. mendean Luis Luciano Bonaparte Printzeak Euskal Herrira egin zituen bidaietan sistematikoki bildu zuen eskuizkribuen ondare baliotsua, R. M. de Azkuek egindako gestio onari esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien Liburutegietan eta Nafarroako Gobernuaren Artxiboan aurkitzen da banatua, eta eskuizkribu horietarik gehienak argitaratu gabe egon dira egun arte, noizbait inork argitaratuko ote zituen zai. Kritikak jasan baditu ere Bonapartek, testu erligiosoetan eta, batez ere, itzulpenetan oinarritu zelako euskalkien eta azpi-euskalkien bilketarako eta, testu horien azterketaz gero, hizkuntz erabakietarako, ezin daitezke uka mota horretako materialek eskeintzen dituzten homogenotasun eta baliokidetasuna, batez ere Bonapartek zituen xedeak lortzeko, hau da, euskalkiak eta azpi-euskalkiak ongi ezagutu eta, horren ondorioz eta horrekin batera, biak zuzen sallkatu. Testu hauek, bestalde, badute interesgarritasunik gaurko ikuspegitik. ere. Gehienak XIX. mendearen erdialdekoak dira eta, euskal dialektoen literatura eta testigantza dokumentalak ez bait dira berez hain aberatsak, testu hauen balioa. nabarmentzen da hizkuntza, eta bidebatez baita dialektoak ere, ikuspegi diakronikoz hobeki ezagutzen laguntzeko. Are gehiago, kontutan hartzen bada eskuizkribu horietan jasotzen diren azpi-euskalki batzu eta euskalkiren bat ere egun suntsituak eta galduak direla. Dagoeneko, bizkaierari, gipuzkerari, lapurterari eta Iparraldeko goi-nafarrerari dagozkien Bonaparte Ondareko eskuizkribuak argitaratuak daude. Oraingoan Hegoaldeko goi-nafarrerari dagozkionak prestatu dira eta argitalpen honetan eskeini ere, honela Ondare horretako euskalkiz euskalkiko testu guztien argitaratzeari jarraitzen zaiolarik.

  • Signo
    GZ2 9.22.4
  • ISBN
    84-7485-465-2
  • Depósito Legal
    BI-2167-96
  • Descripción
    1692 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Pagola, Rosa Miren (Zuzendaria)