Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Hiri-hazkunde motak
Liburu

Hiri-hazkunde motak

Editorial UPV/EHU, Finantza-Aktuaritza Ikerketetarako Instit.
  • 2008
  • Área: arkitektura
  • eu

Hauek dira laborategian lantzen diren gai nagusiak: hiri-hazkunde motak eta hiri-morfologia motak; Bartzelonaren XX. mendeko garapena; hirigintzaren irakaskuntza mundu osoan; hiri-proiektuen teoria eta praktika; UR: Urbanismo Revista argitaratzea 1985az geroztik, eta hirietako hirigintzari buruzko masterrak (1991-1995). Hirigintza I irakasgaiko Hiri-hazkunde motak ikastaroaren programa, 1971-1972 ikasturtean landu zen lehenengoz, eta hiria aztertzeko ikuspegi berria eta berariazko estiloa planteatu zituen. Programaren arabera, teoriaren funtsezko osagaiak dira hiriko forma fisikoen arteko erlazioen azterketa, forma horien gizarte- eta ekonomia-edukien eragina, hiri-elementuen azterketa (elementu horiek forma unitate gisa hartuta: eraikin tipoak, partzelak, kaleak eta azpiegiturak), jarduketa-mekanismoak, eraikuntza, jabetza, erabilera eta eraldaketa denboran zehar. Proiektatutako hiri-formen teoria da, eta horren arabera, hazkunde motak dira hiriaren osaera ulertzeko ardatz nagusiak. Gaztelaniazko edizioan garaiko ikerketa-lanak laburbiltzen zituzten idazlan batzuk erantsi ziren, jatorrizko liburuko edukia osatzeko. Bertsio zabaldu honek (1993an katalanez argitaratu zen, 1997an gaztelaniaz eta orain euskaraz) ideia, gai eta erreferentzia sorta bat eskaintzen du, eta agerian uzten du ikastaro hau izan dela urte horietan guztietan Hirigintza Laborategian egin diren ikerketa-lan askoren oinarria.

  • Signo
    TZ 1.4
  • ISBN
    978-84-9860-138-1
  • Depósito Legal
    BI-3107-08
  • Descripción
    203 or., 21x24 zm
  • Lugar de publicación
    Zarautz
  • Autor
    Sol