Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Hizkuntzalaritza Konputazionala
Liburu

Hizkuntzalaritza Konputazionala

Editorial UPV-EHU
  • 2005
  • Área: informatika
  • eu

Liburu hau UEUk hizkuntza-teknologien inguruan argitaratzen duen bigarrena da. Lehenengo liburuan morfologia landu genuen, atal zehatz bat. Bigarren honetan, ordea, hizkuntza-teknologien ikuspuntu orokorra aurkezten dugu bi atal nagusitan: ereduak eta produktuak. Hizkuntza ulertzeko, aztertzeko eta azaltzeko saioan erabiltzen diren ereduak hartzen ditu liburuko lehen atal nagusiak, lau kapitulutan banatuta: morfologia, sintaxia, semantika eta pragmatika. Bigarren atalean produktuak azaltzen dira: 6. kapituluan erabiltzaile arruntarentzako aplikazioak (zuzentzaileak, hiztegi-kontsultak on-line, itzulpen automatikoa, testu-masa handiak tratatzekoak, hizketaren tratamendua eta interfazeak); 7. kapituluan hizkuntza-softwarea sortzen dutenentzako tresnak (analizatzaile morfologikoak edo sintaktikoak, adibidez); eta 8. kapituluan edozein apIikazio edo tresna garatzeko behar-beharrezkoak diren hizkuntza-baliabide eta oinarri Iinguistikoak (corpus, hiztegiak eta ontologiak adibidez). Hasierako atarikoetan puntu hauek jorratu ditugu: oinarrizko kontzeptuak, hizkuntza automatikoki prozesatzeko aurkitzen diren arazoak, urtetan izan duen bilakaera, eta ohiko analisi batean bereizi ohi diren faseak. Bukaeran gogoeta bat egiten da hizkuntza-produktuak garatzeko jarraitu behar den estrategiari buruz.

  • Signo
    TZ 2.2
  • ISBN
    84-8438-065-3
  • Depósito Legal
    BI-1407-05
  • Descripción
    208 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Aldezabal, Izaskun, et al.