Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan
Liburu

Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan

Editorial Deustuko U.
  • 2004
  • Área: kazetaritza
  • eu

Irrati eta telebistako kazetaritza digital eta analogikoaren azterketa sakon, eguneratu, zientifiko eta kritikoa egiten da liburu honetan. Agian, ikus-entzunezko informazioaren inguruan euskaraz argitaratu den lanik sendoena eta zabalena da, hiru ardatz nagusiak artez jorratzen baititu: informazioaren teoria, irrati eta telebistako kazetaritza-teknikak, eta ikus-entzunezko lengoaia. Beraz, teoriarekin batera, eguneroko jardunean kazetari batek behar dituen teknikak modu argian erakusten ditu eta gaur egun irrati- eta telebista-kateek ematen duten (eta ez duten) informazioa ere zorrotz aztertzen du. Liburu hau egiteko, autoreek, beren prestakuntza eta ikerketarekin batera, hainbat profesional eta adituren ekarpenak jaso dituzte, hala nazioartekoak nola bertakoak. Horregatik, goi-mailako kalitatea du eta oso baliagarria izango da komunikatzaile, kazetari, irakasle eta ikasleentzat. Ezinbesteko erreferentzia informazioaren esparruan.

  • Signo
    GZ1 3.5
  • ISBN
    84-8438-050-5
  • Depósito Legal
    BI-1533-04
  • Descripción
    534 zm., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Zabaleta Urkiola, I