Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Iparraldeko Goi-Nafarrera 2
Liburu

Iparraldeko Goi-Nafarrera 2

Editorial UPV/EHU
  • 1995
  • Área: hizkuntzalaritza
  • eu

XIX. mendean Luis Luciano Bonaparte Printzeak Euskal Herrira egin zituen bidaietan sistematikoki bildu zuen eskuizkribuen ondare baliotsua, R. M. de Azkuek egindako gestio onari esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien Liburutegietan eta Nafarroako Gobernuaren Artxiboan aurkitzen da banatua, eta eskuizkribu horietarik gehienak argitaratu gabe egon dira oraintxe arte, noizbalt inork argitaratuko ote zituen zai. Kritikak jasan baditu ere Bonapartek, testu erligiosoetan eta, batez ere, itzulpenetan oinarritu zelako euskalkien eta azpi-euskalkien bilketarako eta testu horien azterketa ondorengo hizkuntz erabakietarako, ezin daitezke uka mota horretako materialek eskeintzen dituzten homogenotasun eta baliokidetasuna, batez ere Bonapartek zituen xedeak lortzeko, hau da, euskalklak eta azpi-euskalkiak ongi ezagutu eta, horren ondorioz eta horrekin batera, biak zuzen sailkatu. Testu hauek, bestalde, badute interesgarritasunik gaurko ikuspegitik ere. Gehienak XIX. mendearen erdialdekoak dira eta, euskal dialektoen literatura eta testigantza dokumentalak ez bait dira berez hain aberatsak, testu hauen balioa nabarrnentzen da hizkuntza eta, bidebatez balta dialektoak ere, ikuspegi diakronlkoz hobeki ezagutzen laguntzeko. Are gehiago, kontutan hartzen bada eskuizkribu honetan jasotzen diren azpi-euskalki batzu eta euskalkiren bat ere egun suntsituak eta galduak direla. Dagoeneko, bizkaierari, gipuzkerari eta lapurterari dagozkien Bonaparte Ondareko eskuizkribuak argitaratuak daude. Oraingoan Iparraldeko goi-nafarrerari dagozkionak prestatu dira eta argitalpen honetan eskeintzen dira, honela Ondare horretako euskalkiz euskalkiko testu guztien argitaratzeari jarraitzen zaiolarik.

  • Signo
    GZ2 9.27.2
  • ISBN
    84-7485-406-7
  • Depósito Legal
    BI-1447-95
  • Descripción
    1412 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Pagola, Rosa Miren (Zuzendaria)