Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Israelgo profetak eta jakintsuak
Liburu

Israelgo profetak eta jakintsuak

Editorial UEU
  • 2003
  • Área: teologia
  • eu

Israelgo profetak eta jakintsuak. Mila urte luzetan Israel herriaren bihotza heziz joan diren bi giza jite edo aire. Profetak. Alde batetik, Jainkoaren lekuko dira; bestetik, erlijio ez jator ororen kritiko. Gizarteko zapalduek eta nekazari pobreek jasaten duten zapalkuntzak jota bizi diren gizaki dira profetak. Aldi berean Jainkoaren esperientzia eta zuzenbide soziala eskatzen dituen erlijioa hots egiten dute. Jakintsuak. Galdera honi erantzun nahi diote: Zer egin behar du gizakiak mundu honetan zoriontsu izateko? Giza garapenerako bidea eskaini nahi dute. Baina giza bizitzako galdekizun askorekin egiten dute topo: gizakiaren mugatasuna, haren bizitza nola-halakoa izatea, gaitzaren, oinazearen eta heriotzaren zergatia, mundu honetako zintzoek eta errugabeek jasaten duten zuzengabekeria, Jainkoaren isiltasuna eta urruntasuna… Aterabiderik gabeko betiereko galderak ote dira? Ala gizakia izatearen eta geroaren iturburu den Jainkoagana irekitzen eta bideratzen duten mugaegoerak? Humanismo fededunaren inspiratzaile dira.

  • Signo
    GZ2 12.7
  • ISBN
    84-7485-920-4
  • Depósito Legal
    BI-3309-03
  • Descripción
    582 or., 22x15 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Elorza Ugarte, Jose Luis