Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Jainkoa, herria, lurraldea. Pentateukoa edo Moisesen liburuak
Liburu

Jainkoa, herria, lurraldea. Pentateukoa edo Moisesen liburuak

Editorial UEU
  • 2003
  • Área: teologia
  • eu

Liburu honek Bibliako lehen liburu-multzoa du aztergai, Pentateukoa eta Tora deituriko Moisesen bost liburuen multzoa, alegia. Judu- eta kristau-fedearen funtsezko dokumentua da Pentateukoa, gure mendebaldeko kulturaren iturri nagusietakoa eta literatura unibertsalaren monumentu handia izateaz gainera. Baina judu-herriarentzat da bereziki adierazgarria Tora, hor aurkitu baititu etengabe bere herri-identitatearen ikur nagusiak eta bizirik irauteko arnasa. Konplexua da Pentateukoa, eta are konplexuagoa Pentateukoaren inguruko ikerketa, eta liburu honen egileak ez ditu alde batera utzi horko arazo korapilatsuak. Hala ere, Pentateukoaren testua bera bihurtu nahi izan du arreta- gune nagusi, irakurketa-gida moduko bat eskainiz, testua irakurleari eta irakurlea testuari hurbiltzeko xedearekin. «Torak hirurogeita hamar aurpegi ditu» dio judu-tradizioak Baina zentzu-aniztasun hori herren geratuko litzateke, baldin eta irakurle bakar batek huts egingo balio!

  • Signo
    GZ2 12.8
  • ISBN
    84-7485-896-8
  • Depósito Legal
    BI-2.068-03
  • Descripción
    400 or., 22x15 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Irizar Arabaolaza, Ramon