Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Jainkoaren Eliza. Gizakion salbamen-ibilbidea
Liburu

Jainkoaren Eliza. Gizakion salbamen-ibilbidea

Editorial UEU
  • 2004
  • Área: teologia
  • eu

Elizaren izatea konplexua eta bipolarra da, eta eklesiologiaren zeregina haren ikuspegi enpirikoa eta misteriozkoa uztartzea da. Elizan, beraz, erlazio dialektikoak nabarmenak eta ugariak dira: komunioa-misioa, Eliza-Erreinua, sinodaltasuna-hierarkia, santutasuna-garbitu beharra (bekatua), historia-betetzeko dagoena, karisma-instituzioa, karisma-ministerioak, Espiritu Santua-Jesu Kristo, ikusgarria-misterioa, Iurrekoa-zerukoa, batasuna-aniztasuna, tokian tokikoa-unibertsala, laikoak-laikoak ez direnak, gizonezko-emakumezko, askapena-salbamena, etab. Tentsio horien artean egin beharreko bidea malkartsua eta bihurria da oso, eliz ekimenaren hartzaile eta emaile den gizakia ere «bihurria» delako. Eliza Jainkoarena da, bai, baina gizakiok osatzen dugu. Horra hor eklesiologiaren oinarrizko «zailtasuna» eta «handitasuna». Eklesiologiak oreka eskatzen duela hauteman daiteke lan honetan. Lehenxeago aipatutako bikoteak, beren baitan azaltzen duten tentsioan hartu behar dira. Halaz ere, Elizari buruzko teologian joera ezberdinak izanda ere, desadostasun handiena ez da hor sumatzen. Kezkagarriagoa da Elizak azaltzen duen «irudi enpirikoa»ren eta eklesiologiak eskaintzen duen «irudi teologikoa»ren arteko erlazio kontrajarria. Hau gainditzea, baina, eliztar guztion lana da, ez eklesiologiarena bakarrik.

  • Signo
    GZ2 12.10
  • ISBN
    84-7485-969-7
  • Depósito Legal
    NA-3.203-2004
  • Descripción
    370 or., 22x15 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Larra