Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Komatxo artean 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006
Liburu

Komatxo artean 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006

Editorial Nafarroako U. Publikoa
  • 2007
  • Área: literatura
  • eu

Euskal literaturaren kronika bizia osatzen duten hogeita hamar bat elkarrizketa radiofoniko biltzen dira liburu honetan. Zenbat elkarrizketa, hainbat idazle, hainbat genero, hainbat ikuspegi. XXI. Mende hasierako gure bizitza literarioaren lekukotasun zehatza eskaintzen digu Mikel Asurmendi kazetari literaturzaleak.
“Komatxo artean saioaren gidari izatea euskal literatura ezagutzeko berebiziko lanabesa izan zen niretzat. Saioaren sarreran erabili ohi nituen eleak parafraseatuz: euskal literaturaren paisaian murgiltzeko berealdiko aukera izan zen. Paisaiaren metaforari jarraikiz, literaturaren hainbat mendi, muino, laiño, erreka eta bide zidor ezagutzeko parada eman zidan saioak”.

  • Signo
    GZ2 10.18
  • ISBN
    978-84-935019-5-2
  • Depósito Legal
    BU 136-2007
  • Descripción
    229 or., 19x11 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Asurmendi, Mikel