Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Konputagailuen arkitektura. Hurbilketa kuantitatibo bat
Liburu

Konputagailuen arkitektura. Hurbilketa kuantitatibo bat

Editorial UPV-EHU
  • 2009
  • Área: informatika
  • eu

Edizio honi esker, konputagailuen arkitekturari buruz gehien saldu den liburuak arloa birdefinitzen du, nukleo bakarreko prozesadoreetatik nukleo anitzekoetara egin den aldaketa historikoa azalduz. Konputagailuen diseinua ulertzeko horrenbeste arrakasta izan duen hurbilketa kuantitatiboa erabiliz, Hennessy eta Pattersonek paralelismoa ustiatzeko teknika asko azaltzen dituzte, hori baita prozesadore anitzeko arkitekturen gaitasun osoaz baliatzeko gakoa. Prozesadore anitzen inguruko gaietan oinarritzen diren arren, prozesadoreen errendimenduaz harantzago dauden gaiak ere jorratzen dituzte, besteak beste, fidakortasuna, eskuragarritasuna eta konfiantza-maila.

 

Azken mendean kostuari eta errendimenduari dagokienez egin diren hobekuntzekin jarraitzeko etengabeko berrikuntzak beharko dira; berrikuntza horiek, neurri handi batean, liburu klasiko honetan jorratzen diren funtsezko tekniketan oinarrituko dira.

 

Edizio honen ezaugarriak:

-Guztia Bateratuz atalak merkatuko teknologiarik berrienak erakusten ditu, besteak beste, Sun Niagara, AMD Opterona eta Pentium 4a.

-Liburuak funtsezkotzat jotzen dituen oinarrizko eta erdi-mailako printzipioak Berrikusketa-eranskinetan azaltzen dira.

-Kasu-azterketak enpresa-munduko eta irakaskuntzako adituek egin dituzte; horiekin batera gero eta zailtasun handiagoa duten ariketak bildu dira, kapitulu bakoitzean ezinbestekoak diren kontzeptuak aztertzeko.

 

Multiprozesadorea heldu da, eta honezkero ezin daiteke saihetsi. Nukleo bakarreko prozesadoreei agur esateko eta txip-multiprozesadoreen arora aldatzeko garaia iritsi denez, Hennessy eta Pattersonen klasiko honen edizio berri bat izateko ordua heldu da. Liburu gutxik izan dute honek bezain besteko eragina irakasten duten gaiaren inguruan, eta, edizio honi esker, gailurrean egoten jarraituko du datozen urteetan ere.

–Luiz André Barroso, Google Inc.

 

Zer dute komunean honako hauek? Beatles-en doinuek, HP kalkulagailuek, txokolatezko pinportadun gailetak eta Konputagailuen Arkitektura liburuak. Horiek guztiak denboraren froga igaro duten klasikoak dira.

–Robert P. Colwell, Intel-eko arkitekto nagusia

  • Signo
    TZ 2.19
  • ISBN
    978-84-9860-285-2
  • Depósito Legal
    BI-2718-09
  • Descripción
    668 or., 19X24 zm
  • Lugar de publicación
    Zarautz
  • Autor
    Hennessy, John L. eta Patterson, David A.