Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Lan Arloko Prozeduraren Legea. (Legeak 2)
Liburu

Lan Arloko Prozeduraren Legea. (Legeak 2)

Editorial Eusko Ikaskuntza
  • 2007
  • Área: zuzenbidea
  • eu

Atsegin handiz aurkezten diogu irakurleari itzulpen-lan luze baten emaitza den Lan Arloko Prozeduraren Lege hau.

Lege horrek zehazten du prozedura judizialen artean gizarte arlokoek eraman beharreko bidea. Jakina denez, langileen gutxieneko eskubideak finkatzeko premia da lan-zuzenbidearen sorburua eta izateko arrazoia. Eskubide horiek lan-araudian jasota egotea ez da nahikoa, hala ere, errealak eta eraginkorrak izan daitezen; ezinbestekoa da, orobat, eskubide horiek bermatzeko sistema antolatzea.

Hain zuzen ere, horixe da liburuki honetan aurkezten dugun Lan Arloko Prozeduraren Legearen helburua: gizarte-arloko eskubideak babes judizialaren bitartez bermatzea.

Tradizioz, euskara eta legeak ez dira hurbileko lagunak izan; hori dela eta, aurkezten dugun lege honek tradizio hori aldatzeko beste urrats bat izan nahi du. Nahi genuke baliagarri izatea gizarte­arloko zuzenbidearekin harremana duten euskaldunentzat, eta haien oniritzia litzateke gure lanaren ordain hoberena.

  • Signo
    GZ1 6.37.2
  • ISBN
    84-8373-894-5
  • Depósito Legal
    BI-3339-06
  • Descripción
    2967 or., 22x16 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Biurrun Mancisidor, Garbi