Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Malkoen mintzoa Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza
Liburu

Malkoen mintzoa Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza

Editorial Mondragon Unibertsitatea
  • 2002
  • Área: literatura
  • eu

“Euskal eleberrigintzaren eremuan arituko garen lan honetan, Arantxa Urretabizkaiaren eleberriak izango ditugu hizpide, eta hartara, eleberri hauexek osatuko dute zedarrituriko espazioa deritzona: Zergatik Panpox (1979), Saturno (1985) eta Koaderno gorria (1998), alegia.
Arrazoi ezberdinek eraman gaituzte donostiarraren hitz lauzko sorkuntza aztergaitzat hautatzera. Eleberri generoaren historizitatea kontuan izanik, eta Urretabizkaiaren hiru eleberriak denboraz urrun argitaratu zirela aintzat hartuz, hauen arteko lotura eta urruntasunak topatzen saiatzea, eta hauei azalpen bat emateko ahaleginei eustea erabaki dugu. Bestalde, hiru eleberriotan euskal eleberrigintzaren azken urteotako joera nagusi bat garbi islatzen da. Izan ere, idazketaren beraren abenturaren bilatzetik, abentura ezberdinen kontaketara igaro da. Hots, kontamoldeen nagusitasunetik, gertaeren nagusitasunerantz jo da (nahiz eta Arantxa Urretabizkaiaren eleberrigintzan honen inguruko joera jakin bat azpimarratuko dugun). Honek, eleberrigintzaren ezaugarri aldakor eta iraunkorrak hizpidera ekartzea ahalbidetu digu ”.

  • Signo
    GZ2 10.11
  • ISBN
    84-931632-7-9
  • Depósito Legal
    BU 352-2002
  • Descripción
    215 or., 19x11 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Gutierrez, Iratxe