Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena
Liburu

Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena

Editorial UPV/EHU
  • 2001
  • Área: hizkuntzalaritza
  • eu

Menpeko hizkuntza gutxiagotuen normalizazioa Iortzeko, bi erronka nagusi daude: hizkuntzaren ezagutza bermatzea eta hizkuntzaren erabilera hedatzea. Gauza jakina da, hizkuntzaren ezagutza bermatzeko bide eraginkorrena hezkuntza -sistema dela; hala ere ezin dugu ahaztu populazio handi bat hezkuntza-sistematik at geratzen dela. Beraz, garrantzi handiko eremua dugu helduen irakaskuntza eta bigarren hizkuntzen jabekuntza-prozesua. Bestalde, hizkuntza -normalizazioa hanka motz gera ez dadin, erabilerari erreparatu behar zaio. Horregatik, liburu honetan euskararen erabilera- eta jabekuntza-prozesuak (bigarren hizkuntza modura) aztertzen dira, batez ere ikuspegi teoriko batetik. Dena den, beharrezko izanda ere, teoria ez da nahikoa: errealitatea aldatu nahi bada, maila teorikoan egindako hausnarketak eta analisiak praktikan frogatu (edo errefusatu) behar dira. Liburu honetan autoreek proposatzen dituzten eredu teorikoak enpirikoki frogatzen dira; modu horretan, batetik, jabekuntzan motibazioak betetzen duen rola eta, bestetik, erabileran identitateak duen garrantzia ditugu aztergai.

  • Signo
    GZ2 9.33
  • ISBN
    84-8438-023-8
  • Depósito Legal
    BI-3031-01
  • Descripción
    188 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Arratibel, Nekane, et al.