Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Orixe saiogilea
Liburu

Orixe saiogilea

Editorial UPV / EHU
  • 2003
  • Área: historia
  • eu

EHUko irakaslea da Paulo IZTUETA ARMENDARIZ, hainbat ikerketa-lan eta saioren egilea. Lehen ere aski luze aritua da Orixeren lanari testuinguru soziologikoa ezartzen. Oraingo honetan, ordukoak onduz eta oratuz, urratsez urrats azaltzen digu haren pentsamendua. Bere garaikoa, noski. Eta polifazetikoa. Orixeren sorkuntzan bere alderdi literarioa izan da orain arteko kritikak gehienbat arakatu duena. Saio honetan beste Orixe bat ezagutzeko aukera eskaintzen da. Orixe saiogilea duzu hori, literaturgintzan bezala saiogintzan ere sortzaile agertzen zaiguna, begi zorrotzekoa, polemista. Hark euskal filologia, filologia, estetika, literatura eta mistikaren sailean egindako lanak harildu eta harrotzen dira hemen. Beti da argigarri gai horien inguruan bere garaian nola arrazoitzen zen jakitea. Euskal literaturaren historian bezala, estetikaren sailean ere bera izan zen lehen saio sistematikoa eskaini zuena. Orixeren irizpide klasikoak askotan eztabaidatu izan dira alde batetik zein bestetik, baina gehienetan harena zein iturritan oinarritzen zen jakin gabe. Liburu hau, Orixe saiogilearen ekarpen akademikoa neurtzeko asmoak alde batera utzita, haren pentsamendua zuzeneko itu¬rrietan azaltzera mugatzen da. Harenetik zer hartu zer utzi, irakurleak hauta eta juzga dezala.

  • Signo
    GZ2 8.8
  • ISBN
    84-932654-5-4
  • Depósito Legal
    BU-93-2003
  • Descripción
    265 or.; 21x15 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Iztueta, Paulo