Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna
Liburu

Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna

Editorial UPV/EHU
  • 2010
  • Área: Biologia
  • eu

Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna Biologia lizentziaturako testuliburu gisa sortua izan arren, liburua osatzen duten 490 orrialde eta 780 irudietan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko nahiz bestelako ikasle eta irakasleentzat, bai eta animalien bizi-historian eta eboluzioan interesatutako edozein naturazalerentzat ere.

Liburuaren lehen atalean ornodunen definizioa, ezaugarri orokorrak eta garapen-eredua jorratzen dira; bigarren atalean, berriz, anatomia konparatua egiten da, ornodunen aparatu bakoitzaren deskribapena, funtzionamendua eta eboluzioaren oinarriak azalduz; eta hirugarren atal zabalean, azkenik, animalia hauen eboluzioa eta aniztasun morfologiko eta etoekologikoak lantzen dira.

Ornodunen unibertsoari buruzko errepasoa egiteaz batera, animalia hauei buruzko ezagumenduak gure eboluzio-historia azalduko digu ezinbestean, eta gure izatea eta bilakaera bera hobeki ulertzen lagunduko.

  • Signo
    NZ 1.6
  • ISBN
    978-84-8438-287-4
  • Depósito Legal
    BI-1137-2010
  • Descripción
    491 or., 20X28 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Aiartza Azurtza, Joxerra