Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Plaka-tektonika: lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria
Liburu

Plaka-tektonika: lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria

Editorial UPV/EHU
  • 2005
  • Área: geologia
  • eu

Gure Lurraren barne-funtzionamendu orokorra ulertarazteko sortutako Iiburua da. Liburuaren hasieran, Lurraren mekanismoak ulertzeko beharrezkoak diren tresnak eta datuak agertzen dira. Ondoren, plaka tektonika teoriaren bilakaera historikoa garatzen da, ondo erakutsiz nola teoria zientifiko berriek ordezkatu dituzten teoria zientifiko zaharrak. Liburuaren atal gehienek Lurraren barne-mekanismoek lurrazalean eragindako prozesuak deskribatzen dituzte. Atalok datu orokorrenetatik hasi eta xehetasun handiagoko prozesu eta ereduekin jarraitzen dute, eremu geologiko adierazgarrienen deskribapenekin bukatzeko. Gure planetan gertatzen ari diren prozesu geologiko arruntenak (Iurrikarak, sumendiak) non sortzen diren eta sortzeko dauden arrazoiak azaltzen dira liburuan. Era berean gaur eguneko plaken arteko mugetan gertatzen ari diren prozesu geologiko nagusiak (rift eremuak subdukzio eremuak kolisioak teorikoki deskribatzen dira, adibide praktikoekin uztartuz. Azken batean, Lurra bizirik dagoela eta bere bizi mekanismoak zeintzuk diren azaldu nahi izan da.

  • Signo
    NZ 4.3
  • ISBN
    84-8438-075-0
  • Depósito Legal
    BI-2901-05
  • Descripción
    425 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Arturo Apraiz Atutxa