Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Politika ekonomikoaz
Liburu

Politika ekonomikoaz

Editorial Deustuko U.
  • 2009
  • Área: ekonomia
  • eu

Ekonomiaren azterketaren barne, interes handia sortzen duten esparruen artean, zalantzarik gabe, Estatuaren ekonomia-jarduera azpimarratu behar da. Gaurkotasun handikoa gainera. Hori dela eta, politika ekonomikoaz gizartean dagoen interesari aurre egitea da, neurri handi batean, liburu honen helburua. Horretarako, erakunde publikoek ekonomian duten esku-hartzearen funtsezko alderdiak aztertzen dira, erabili ohi diren tresna, instituzio eta politiken azterketari arreta berezia emanez. Hori bai, tresna edo politika publiko horietako bakoitza faktore instituzionalekin —edo ekonomian oro har, eta, bereziki, Estatuak ekonomian duen esku-hartzean, eragina duten ildo zientifiko edo ideologikoekin— zein puntutaraino dagoen loturik aztertzeko ahalegin bereziak egiten dira. Testu honetan, jakina, politika ekonomikoaren betiko alderdi teknikoak eta politika publikoak aztertzen dira (diru-politika, politika fiskala, industria-politika…). Baina, aldi berean, politika ekonomikoaren azterketaren alderdi instituzionalei ere beharrezko arreta eskaintzen zaie. Alde batetik, ekonomia-jardueraren ingurune instituzionalari eta, bestetik, politika ekonomikoaren kudeaketan interes partikularren eta interes orokorren artean sortu ohi diren gatazkei eta, horren ondorioz, politikaren eta ekonomiaren arteko harremanari, politika ekonomikoaren azterketan ildo instituzionalek duten gero eta garrantzi handiagoarekin bat etorriz.

  • Signo
    GZ1 1.38
  • ISBN
    978-84-8438-234-8
  • Depósito Legal
    BI-1973-09
  • Descripción
    187 or., 17x24 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Zelaia Uribarri, Adrian