Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Postmodernitatea euskal kontagintzan
Liburu

Postmodernitatea euskal kontagintzan

Editorial Mondragon Unibertsitatea
  • 2007
  • Área: literatura
  • eu

Jon Juaristi eta gisakoek diote euskal kultura ez dela modernitatera iritsi, edo izkintxo egin diola modernitateari, harengandik garrantzitsuena alde batera utzirik, gauzarik azalekoenak harturik, txerto bat ipintzeko-edo modernitatearen gaitza sar ez dadin; hori horrela baldin bada, zer izango da orduan postmodernitateaz; oraindik ere benetan osagai modernorik ba ote dagoen eztabaidan ari baldin bagara, nola hitz egin postmodernitateaz, bortxaturik izan ezean?

Alde batetik demokrazian eta kontsumo gizartean oinarrituriko postmodernitate bat dago, kontsumo gizarte horrekin gustura; eta bestetik, egoera politiko gaizto bat, demokraziaren kontrako mugimenduekin edo demokrazia liberalaren aurkakoekin behintzat, Euskal Herriko gatazkari irtenbide totalitario bat eman nahirik. Bi jarrera horiek elkarri topeka sortzen duten tenkaz agertuko da euskal literaturan postmodernitatea; literatura horretan tenka ideologikoa oinarrizko giltzarri bihurtzen da.

  • Signo
    GZ2 10.16
  • ISBN
    978-84-935019-4-5
  • Depósito Legal
    BU 138-2007
  • Descripción
    79 or., 19x11 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Kortazar, Jon