Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Psikodiagnostikoa-Ebaluazio Psikologikoa. XXI. mendearen atarian
Liburu

Psikodiagnostikoa-Ebaluazio Psikologikoa. XXI. mendearen atarian

Editorial UPV/EHU
  • 1998
  • Área: psikologia
  • eu

Mende-aldaketaren inguruko une honetan Psikodiagnostikoa, edo Ebaluazio Psikologikoa, aztertu ahal izateko ibilbide bat egin behar dugu bere oinarri teorikoetatik eta metodologikoetatik barrena. Historikoki, Ebaluazio Psikologikoa ulertzeko hainbat moduren azpian dagoen terminologiako eta kontzeptuzko aniztasunaren atzean dagoena zera izan da, beste eskolei edo besteen ikuspegiei aurkajartzearen bidez definitzeko beharra. Mende-aldaketaren inguruko ebaluazio psikologikoak, dirudienez, aurkajarritako ikuspegi horien arteko hurbiltzea du ezaugarri, askoren pozerako, eta, hau ere esan behar noski, batzuen, posizio horretan oso zientifikoa ez den eklektizismorako itzulera besterik ikusi ez dutenen, atsekaberako. Hau da, nire ustez, Ebaluazio Psikologikoak egun duen egoera, orrialde hauetan barrena islatzen saiatu naizena. Bestela ez zitekeenez, Psikodiagnostikoaren kontzeptua eta gaia izendatzeko erabiltzen diren hainbat termino berrikusiz hasiera emango diogu liburu honi, eta ondoren disziplina hon ibilbide historikoa egingo dugu hainbat autore aztertuz. horren ostean Ebaluazio Psikologikoaren eremuan erabiltzen erabiltzen diren eredu nagusiak aurkeztuko ditugu. Amaitzeko, bi gai berri aurkeztuko ditugu, izan ere, mende amaierako diagnostiko psikologikoak gai horiei egin behar die aurre eta horiei erantzun behar die. Hona hemen: ebaluazio psikologikoak gizarte anitzean duen zeregina eta teknologia berrien sorrera dela eta egite diagnostikoan gertatu diren aldaketak.

  • Signo
    OZ 7.11
  • ISBN
    84-8373-102-9
  • Depósito Legal
    BI-2780-98
  • Descripción
    148 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Yarnoz Yaben, Sagrario