Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Psikologia Politikorako sarrera
Liburu

Psikologia Politikorako sarrera

Editorial UPV/EHU
  • 2005
  • Área: psikologia
  • eu

Prozesu psikologikoen eta dinamika politikoen arteko lotura aztertzea funtsezkoa da egungo gizarte modernoan. Hala ere, 7Oeko hamarraldira arte ez da instituzionalizatu lotura hori Iantzen duen diziplina: Psikologia Politikoa. Hemen aurkezten den idazlanak lotura horri heldu nahi dio, bere osotasunean ez bada ere, Psikologia Iizentziako ikasleek lehen hurbilpena egin diezaioten. Horregatik, eta printzipioz lotura horri dagozkion hainbat ikasgai lizentziako curriculumean badaudenez —Gizarte-mugimenduen psikologia, Gatazken azterketa eta konponketa, Publizitatearen psikologia, Gizarte eta komunitatearen partaidetza, Psikologia juridikoa, besteren artean—, Iau atalen bitartez helduko diogu loturari. Lehen bi kapituluetan, Psikologia eta Politikaren arteko loturari helduko diogu, kontzeptualki eta historikoki. Ondorengo bi kapituluetan, funtsezko prozesuei jarriko diegu arreta: Sozialkuntza eta Lidergo Politikoa, hain zuzen ere. Ondoren, ekintza kolektiboari eutsiko diogu hiru kapitulutan zehar: Partaidetza Politikoa, Gabezia Erlatiboa eta lritzi Publikoaren dinamikak. Azkenik, eta ikerkuntzaren funtzioa iIustratzeko, hainbat ikerketa agertzen dira, zeinetan, dinamika politikoak eta prozesu psikologikoak aztertzen diren. Idazlan honen helburu didaktikoak, halere, ez du esan nahi beste funtziorik bete ez dezakeenik; hain zuzen ere, Psikologia Politikora —beste gizarte-diziplinetatik edota ekintza politikotik— hurbildu nahi dutenentzat sarrera argigarria eta baliagarria aurkez baitezake.

  • Signo
    OZ 7.13
  • ISBN
    84-8438-064-5
  • Depósito Legal
    BI-1405-05
  • Descripción
    284 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Valencia Garate, Jose