Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • R.L. TRASKEN OROITZAPENETAN IKERKETA EUSKALARITZAZ ETA HIZKUNTZALARITZA HISTORIKOAZ
Liburu

R.L. TRASKEN OROITZAPENETAN IKERKETA EUSKALARITZAZ ETA HIZKUNTZALARITZA HISTORIKOAZ

Editorial UPV/EHU
  • 2006
  • Área: hizkuntzalaritza
  • eu

Larry Traskek inork baino gehiago egin du hogeigarren mendearen akabuan gure hizkuntza eta hizkuntzarekikoak ezagun (eta erabili eta, beraz, trebatu) izan zitezen mundu osoko hizkuntzalarien artean. Izan ere, EEBBetan, Europan, Asian eta nonahi erabilitako zenbat goimailako eskuliburu aipa liteke non hark bere historical linguistics ederrean euskarari egin abegia indoeuropar familiaz landako (germaniko soilduaz atetiko, azkenotan) beste hizkuntzaren bati egiten diotenak? Gutxi, alerik izatekotan.

Orobat, Mitxelena geroztiko euskalaritzan gutxi izan dira haren pareko etengabeko jardunaz aldarrikatzen gure hizkuntzaren azterketak (batez ere diakronikoak) munduko gainerako edozeinekin erabili parametro eta estandarren barnean zuela- eta horien emaitzak bere eginaz eta horietarik abiatuaz- kokagune zentzuko bakarra. Ezagun denez- eta hain estimatua ofiziokoen artean zein jasanezina handik kanpoko, ustez zaletu, ugarientzat-Larryk kupida gutxi, kritika latza (nahiz eta ironia punttu batez hornitua)zuen euskararen iraganarekiko (jatorriekiko, gehienbat, jakina) zein bestelako llillura zahar eta berriekin. Beharko ume- (alper-) jolas edo kultur-kolonia bihurturik nahi ez baditugu gure aztergaiok.

Larry hirurogei aurki betetzeko zela eta harekin lankide eta bidaide izateko aukeraz inoiz gozatu dugularik, hango eta hemengo hainbat lagunekin batera, lanbide berankor baina aberatsaren eta maisugo eta adiskidetasun oparoaren erakusgarria eskuratzea bururatu zitzaigun.

Herio aurreratu eta , damurik, hari aurkeztekoa haren oroitzapenetan dateke. Berton ditzakezu, irakurle, Larryk gehienik landu zituen hizkuntzalaritza historiko orokorrek, euskalaritza sindroniko nahiz dakronikoko eta are horietarik hurbileko nahiz urrutixkoagoko diren beste zenbait alorretako ikerketak, egileek omenduarekiko duten hainbat eratako zor eta loturen lekuko.


  • Signo
    GZ2 9.49
  • ISBN
    0582-6152
  • Depósito Legal
    BI-794-07
  • Descripción
    1029 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Lakarra Andrinua, Joseba A. - Hualde, Jos