Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Sektore espezifikoetako marketina
Liburu

Sektore espezifikoetako marketina

Editorial Deustuko U.
  • 2004
  • Área: ekonomia
  • eu

Merkatuek dituzten berezitasunetara egokitzea garrantzi handiko kontua da garai honetan; hori dela eta, enpresa- eta ekonomia-jardueraren hainbat sektorek dituzten berezitasunak ikusiko ditugu lan honetan, beti ere Marketina oinarri harturik, estrategiak aztertuz eta estrategien ikuspegia baliatuz. Hamalau ataletan, anitz sektore aztertu ditugu, gaurko eta etorkizuneko garapen ekonomikoan garrantzi handikoak guztiak: zerbitzuak, industria-produktuak, turismoa, osasun-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, politika, banaketa komertziala, eta abar. Hamar irakasleren lana biltzen du Iiburuak: Merkatuen Ikerketa eta Merkaturatze alorrekoak dira guztiak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikastegitan irakasten dute; Sektore Espezifikoetako Marketina deritzan gaia, hain zuzen. Gai hori Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritza Iizentziatura-ikasketetan irakasten da. Lan hau, irakasleen lagungarri izateaz gain, profesionalentzat ere behar-beharrezko baliabidea da, marketinaren oinarri soltetik haratago doan testu bat eskaintzen baitie. Urtetan aritu dira egileak liburuaren atatetan garatzen diren gaiak Iantzen eta ikertzen, eta adibide ugari erakusten dituzte, gure inguruko kasu benetakoak oinarritzat hartuta.

  • Signo
    GZ1 1.30
  • ISBN
    84-8373-681-0
  • Depósito Legal
    BI-2811-04
  • Descripción
    524 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Aguirre Garc