Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan
Liburu

Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan

Editorial UPV/EHU
  • 2003
  • Área: psikologia
  • eu

Sexu-hezkuntzaren inguruko saio metodologiko irekia proposatzea da lan honen xedea. XIX. eta XX. mendeetan Sexologiaren arloan izandako hainbat autoreren lanak daude bilduta hasierako atalean, historian zehar jakintza horrek izan duen garrantzia eta garapena azpimarratuz. Bigarren atalean, berriz, sexu- -hezkuntzarekin zerikusia duten interesguneak eta alderdi psikoebolutiboak aztertu ahal izateko baliagarri izan daitezkeen lanen bilduma osatu dut (Harimaguadako karpetak…). Bestetik, hirugarren atalean, eskola-sistemak sexu–hezkuntzari zer trataera eskeintzen dion galdetu diot neure buruari, gaur egun hezkuntza horrek dituen zailtasunak agerian usteko asmoz. Gauzak horrela, laugarren atalean, Pedagogiak, hezkuntza-zientzia den heinean, sexu-heziketaren beharraren aldarrikapena planteatu behar duelako ustea azaldu dut; horrenbestez, ohitura, erabilera eta tradizio sexualaren eztabaida bezalako elementuak sartzeko aukera emango duen hezkuntza gisa ulertu eta aurkeztu nahi izan dut. Azkenik, bosgarren atalean, sexu-hezkuntzaren praktika aurrera eramateko, ezagutza kritikoaren eta ikerkuntza-ekintzaren alde jarduteaz gain, beren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak bildu ditut. Sexu-hezkuntza lantzeko, bide sinpleenetatik hastea proposatu dut. Egunez egun egiten den lana hobetzea da nire asmoa; horretarako, biderik eraginkorrena zein ote den irudikatzen eta azaltzen ahalegindu naiz

  • Signo
    OZ 7.16
  • ISBN
    84-8438-042-4
  • Depósito Legal
    BI-3052-03
  • Descripción
    144 or., 24x17 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Karrera Juarros, Inaki