Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • TAPE. Testu-analisirako PERL erremintak.
Liburu

TAPE. Testu-analisirako PERL erremintak.

Editorial UPV-EHU
  • 2009
  • Área: informatika
  • eu

Konputagailu bidez testuak aztertu eta manipulatu nahi dituztenei abiapuntua eskaintzen diegu. Gaur egun testuekin lan egiteko eskura ditugun programek (zuzentzaile ortografikoak, hiztegiak online, dokumentu-biltzaileak, etab.) ez diete beti gure behar zehatzei erantzuten. Zer egin orduan? Guk geuk idatzi. Hona gure proposamena: Perl programazio-lengoaia aproposa dugu lan horretarako. Garrantzitsua iruditu zaigu, orobat, lengoaia honen zabalkuntza-lana euskaraz egitea, eduki eta aplikazioak euskara eta euskal kulturara egokituz. Adibide gisa, ariketa hauek bildu ditugu: -Bilaketak egin interneten. Adibidez, zeintzuk dira gaurko Berriaren edizio digitalean gehien aipatu diren 3 izen berezia? -Testu bateko 10 hitz erabilienak aurkitu. -Bi testu konparatu, hitz eta esaldi komunak bistaratuz. Ea testu bat bestearen kopia ote den aztertzeko balio dezake. -Hitz-bukaera eman eta testu batean bukaera horretarako errimak aurkitu. Liburu honek ez du programazioari buruzko aurre-ezagutzarik eskatzen; aitzitik, hutsetik abiatuko gara Perl lengoaiaren ikasketan. Bi aurrebaldintza baino ez ditugu jariko: bata testu digitalak aztertu eta manipulatzeko interesa izatea, eta bestea, berriz, konputagailu bat eskura izatea berarekin lan egin ahal izateko. Ez duzu besterik behar. Gure asmoa ez da Perl lengoaiaren zirrikitu guztiak miatzea, haren mamia ezagutaraztea baizik; eta batez ere testu digitalen tratamendurako nola erabili erakustea, bide batez ere testu digitalen tratamendurako nola erabili erakustea, bide batez euskara eta euskal kulturaren edukietara egokituz. Noraino iritsi nahi duzun, hainbeste lan izango duzu egiteko. Probatu bide guztiak, ondoren erakutsiko dizkizuegunak eta gehiago. Eta ahal bada, gozatu ikasten duzunarekin.

  • Signo
    TZ 2.16
  • ISBN
    978-84-8438-233-1
  • Depósito Legal
    BI-1972-09
  • Descripción
    268 or., 17x27 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Astigarraga, Aitzol - Gojenola, Koldo - Sarasola, Kepa eta Soroa, Aitor