Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Testu hautatuak euskal estetikaz
Liburu

Testu hautatuak euskal estetikaz

Editorial Mondragon Unibertsitatea
  • 2002
  • Área: literatura
  • eu

Euskararen esparruan Kritika Litetarioaren saila era sistematiko batez lantzen da egun —unibertsitate-guneetan, bereziki—, eta hainbat ikertzailek dihardute arlo espezializatu horretan beren emaitzak argitaratzen. Euskal literaturgintzak bazuen gogoeta akademiko sosegatu eta arrazonatu baten beharra, eta, oraindik egitekotik aski baden arren, badirudi diziplina honek erdietsia duela heldutasun nahikoa, autonomia osoz joka dezan.

Oroimen historikoari berea aitortuz, gogoratu behar da, halere, lehendik ere izan direla euskal estetikaren inguruan beten gogoetak mamitu dituztenak. Liburu honetan, hain zuzen, gerra urrean Aitzolek, Lauaxetak eta Orixek landu zituzten saioak biltzen dira, adierazgarriak bezain oinarrizkoak orduko euskal literaturgintzaren nondik norakoa ulertzeko.

  • Signo
    GZ2 10.12
  • ISBN
    84-932654-4-6
  • Depósito Legal
    Bu 599-2002
  • Descripción
    142 or., 19x11 zm
  • Lugar de publicación
    Donostia
  • Autor
    Iztueta, Paulo