Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Mediateca Y Biblioteca  •  Biblioteca • Zuzenbide politikoaren legeria
Liburu

Zuzenbide politikoaren legeria

Editorial Jakin
  • 2007
  • Área: zuzenbidea
  • eu

Lege-testu berri hau Euskal Gaien Institutuaren Liburutegi juridiko elebidunera biltzen den hamabosgarren lana da. Bada, Euskal Gaien Institutuak, Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegiarekin batera, egin duen lan honek Espainiako antolamendu juridikoaren oinarrizko eskubide eta askatasunen babesari buruzko lege politikoak euskaraz eta gaztelaniaz jaso ditu. Gainera, lege horien buru 1978ko Konstituzioa jaso da, euskarazko testua berrikusi eta gero.

Esan beharra dago, lege politikoak euskaraz eman baino lehenago, hausnarketa sakona egin behar izan dela, hizkera juridikoak hainbat berezitasun baititu, ezaugarri linguistikoei dagokienez. Argitaratze-unea arte egindako aldarazpen guztiak kontuan hartzeaz gain, Euskaltzaindiaren jarraibide linguistikoak oso-osoan errespetatu izan dira, lege politikoen arloan ere euskararen erabilerak eta normalizazio linguistikoak bat egin dezaten. Orobat, bilduma elebidun honetan aurretiaz finkatutako irizpideei eutsi zaie, eta, horren eretzean, oinarrizko norabide izan dira, oraingo honetan ere, segurtasun juridikoa, bi testuen arteko baliokidetasun funtzionala eta irakurgarritasuna.

Liburu honetan, bada, eragile juridikoak eskura ditu lege politiko nagusiak, hain zuzen ere, egunero gizarte-gaietan sekulako pisua dutenak. Gure lanaren helburua, bilduma honetako beste testuetan bezalaxe, lanabes egokia eta oinarrizkoa ematea izan da, euskara eremu juridiko-politikoan erabiltzeko, eta, bide batez, zuzenbidearen munduan gero eta ozenago izan dadin euskaldunon zeregina.

  • Signo
    GZ1 6.44
  • ISBN
    978-84-9830-087-1
  • Depósito Legal
    BI-2470-07
  • Descripción
    657 or., 18x13 zm
  • Lugar de publicación
    Bilbo
  • Autor
    Arrieta Idiakez, F. Javier (Itzul.)