Azkue Fundazioa
Inicio  •  Casa Del Euskera  •  Lenguas Minorizadas  •  Berriak • Mucho más para dar
Mucho más para dar - Image

Iragan larunbatean amaitu zuen Lutxo Egia idazleak ‘Transitoak’ performancea. Hilabetez, euskaraz edo ingelesez mintzatu da, gaztelania albora utzita. «Arrotz» sentitu da batzuetan, baina ez beti.

Aurreikusi zuen moduan, «arrotz» sentitu da bere herrian Lutxo Egia idazlea, hilabetez Transitoakperformancea egiten jardun duenean. Arrotz, gaztelania alboratzeak eta mintzatresna gisa euskara —edo ingelesa— erabiltzeak ondorio hori baitakar Bilbon eta inguruetan, esaterako. Baina, hala ere, zehaztu egin du: ez aldi oro arrotz. «Kasu batzuetan sentitu naiz arrotz, baina ez nuke esango esperientzia osoan edo hilabete osoan sentitu naizenik».

Esperientziaren laburpena

Espero zuenetik «dena» izan da desberdina. «Eta desberdin, ez bakarrik hizkuntza hautaketak behartutako egoerak, baizik eta ikusirik performanceak berak zein toki zabala hartu duen euskarazko komunikabideetan, ez hala erdarakoetan, zenbat proposamen etorri zaizkidan… pixka bat gainditu egin nau horrek guztiak».

Korrikaren lekukoa

Korrikaren lekukoa

Tags: Euskaralutxo egiaperformancetransitoak