Azkue Fundazioa
Inicio  •  Tejiendo Euskera Red  •  Blog Y Web Interesantes  •  Blogrolla • Game Erauntsia

Iritsi da azkenean bideo jokozale euskaldunentzat eginiko webgune hau argitaratzeko eguna. Aspalditik dabil “gamer” talde hau bakoitza bere aldetik jokuen gaineko bideoak grabatu eta sareratzen, baina taldetxo bat sortu eta denentzat leku zentral bat egitea erabaki da azkenean.
Horrela, bideo jokuei buruzko webgune indartsu bat sortzeko helburua daukagu. Bideo jokoei buruzko “gameplayak” eta hauei buruzko kritika, truko eta gidak plazaratuko ditugu hemen. Oraingoz lehenengo pertsonan (FPS, First Person Shooter) jolasten diren jokuei buruzko bideoak dira nagusi, baina gerora mota ezberdinetakoak argitaratu nahi ditugu. Webgunea gainera ahalik eta sinple eta erakargarriena egiten saiatu gara. Horrez gain, gaur egun gailu eramangarriek duten erabilera ikusita, mugikorretarako ere egokitu dugu bootstrap CSS eta JavaScripta erabiliaz. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

Pincha aquí

Tags: game