Azkue Fundazioa
Inicio  •  Tejiendo Euskera Red  •  Blog Y Web Interesantes  •  Blogrolla • Iruten ari nuzu

Iruten ari nuzu Zuzeuko sareko Bea Salaberrik idatzitako bloga da.
Baxe Nafarroko Baigorriko kantu ezagunak dion bezalaxe gaude gu, iruten kirua gerrian, ardura dugularik zenbait griña.

Euskal Herria txikia bada, iparraldea txikiago. Bizkitartean, lanak nehun baino gaitzagoak eta egin beharraren aitzinean gauza gutxi gure besoak : zer nahi gertaturik ere, hor jarraitzen dugu askok. Dena egiteko den lekuan, gertakari eta kondatzekoak frango.

Bestelako neholako asmo handirik gabe, lan luzeetako iruleen gisan, beti baitugu zenbait hari firurikatzeko gure ordu galduetan, hala nahi nuke nik partekatu hari zenbait, gauzaño bat edo beste, ene txokotik eta ene bizipenetatik ekarriz hona zenbait berri. Euskara eta erakaskuntzarenak dira zer pentsaturik gehien ematen didatenak, baita beste zenbait gauza anitzez friboloagoek…
Eta nola gerta, baliteke hor gaindi beste zenbait lekutan ere kausi dezagun elkar…
Bide batez: komunzki, irakurriak oro ez dira sinesteko egia borobilak.

Pincha aquí

Tags: blogaeuskal kulturaeuskaldunakEuskaragizarteaiparraldeapertsonalazuzeu