Azkue Fundazioa
Inicio  •  Tejiendo Euskera Red  •  Blog Y Web Interesantes  •  Blogrolla • Izparringia

Izparringia.net euskarazko orainkari digitala da, umorea duena oinarri zein xede. Argitaratutako berri, albiste, artikulu, dokumentu, bideo edo dena delakoak ez du zertan bat etorri errealitatearekin.

Sarrera bakoitzean esandakoaren erantzukizuna sortzailearena da bakar-bakarrik, eta Izparringia.net-ek, zein beste erredaktoreek, ez dute haren izenean erantzun beharko. Iruzkinetan esandakoak, halaber, ez dira Izparringia.net-en ardurapekoak izango.

Izparringia.net-ek ez du onartuko pertsonaia publikoak ez direnekiko errespetu-urratzerik. Alegia, guztizko iritzi-askatasuna egongo da beste inoren askatasuna urratzen ez den bitartean. Irainik ez da onartuko, hortaz, Izparringia.net-ek eskubidea izango du, beharrezkoa ikusiz gero, desegokitzat jotzen duen iruzkin oro ezabatzeko. Era berean, ez da arrazakeria, xenofobia, homofobia, matxismoa, edo dena delako bazterkeriarik onartuko.

Bestalde, Izparringia.net-en argitaratutako eduki guztiak CC-BY-SA lizentziapean egongo dira.
Gozatu & konpartitu 😉

Pincha aquí

Tags: berriakblogaEuskara