Azkue Fundazioa
Inicio  •  Tejiendo Euskera Red  •  Blog Y Web Interesantes  •  Webrolla • Hizkuntza gutxituak – azkuefundazioa.org

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin elkarlanean sortu dugu fitxategi hau Euskal Herrian nahiz munduan zehar bizirik baina arriskuan dauden hizkuntzen berri emateko.

Aukeratu dugun lagina hizkuntza gutxituak osatzen dute, alegia, arrazoi bat edo besterengatik erabilera murriztua eta bere biziraupena mehatxatua dute, eta bestalde, azken urteetako immigrazioaren eraginez Euskal Herrian hiztunak izan ditzaketen hizkuntzak dira.

Munduan eta Euskal Herrian bertan ere, askoz gehiago dira arriskuan dauden hizkuntzak. Horregatik UNESCO erakundeak argitaratu duen hizkuntza atlas berritua ere ezagutzea komeni zaigu. Atlas honetan 2.473 hizkuntza jasotzen dira eta horietatik 229 hizkuntza 1950. urtetik hona desagertu egin dira jada (ia 4 hizkuntza urte bakoi-tzeko); gainerakoak, aldiz, arrisku-maila desberdina iragartzen duen eskalaren arabera mailakatuta azaltzen dira. UNESCO erakundearen arabera, euskara arriskuan diren hizkuntzen artean kokatzen da oraindik. Guzti hauek azaldu ostean, leihoak irekiko ditugu uste baino gertuago daukagun hizkuntza-aniztasun aberatsa hobeto ezagutu dezagun.

Pincha aquí

Tags: azkue fundazioaegitasmoakEuskarahizkuntzak