Azkue Fundazioa
Inicio  •  Tejiendo Euskera Red  •  Recursos • Inguma. Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu-Basea
Inguma. Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu-Basea - Image

Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu-Basea

Inguma Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Udako Euskal Unibertsitateak sortutako Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basea da. Bertan, euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da.

Gure webgunean 42.000 erreferentziatik gora ditugu: mota ezberdinetako produktuak, ahozkoak (hauen barnean, hitzaldiak, ikastaroak, irakasgaiak) eta idatzizkoak (hots, liburuak, artikuluak, itzulpenak, hitzaurreak, liburu-aipamenak, edizio kritikoak, ikerketak, doktorego-tesiak).

Euskaraz zer eta nork egin duen azaltzen da eta kasu askotan produkzioaren sareko esteka ere eskaintzen da, ekoizpenaren gaineko kontsulta zuzena ahalbidetzeko.

Pincha aquí

Tags: baliabideakbizkaiadatuakdokumentazioaEuskarainformazioajakintza libreaUEUzientzia