Azkue Fundazioa
Inicio  •  Tejiendo Euskera Red  •  Recursos  •  Software • OpenOffice (en euskera)
OpenOffice (en euskera) - Image

OpenOffice.org bulegorako suite bat da, eta guztiontzako askea eta dohainik eskuratu daitekena.

  • Ez dizu ezer kostatuko Internetetik jeistea (konekzioa ezik)
  • Ez dizu ezer kostatuko nahi duzun unean nahi dituzun ordenagailu kopuru guztietan zure kopia instalatzea.
  • Ez dizu ezer kostatuko eguneratzea, ez orain ez etorkizunean
  • Programa erabiltzeko ez daukazu zer erregistratu beharrik.

Ondorengo moduluak dauzka:

  • Writer (testu prozesatzaile eta HTML editatzailea).
  • Calc (kalkulu orriak lantzeko tresna).
  • Base (datu-baseak lantzeko tresna)
  • Draw (marrazketa bektorialak sortzeko tresna).
  • Impress (aurkezpenak sortzeko).
  • Formula-editatzailea (formula matematikoak idazteko).

Bere funtzionalitate eta erabilgarritasunari begiratuz OpenOffice.org ezagunak diren (baina ez askeak) MS-Office bezalakoekin pareka daiteke.

Hau irudikatzeko ondorengo estekan eskaintzen dituen ezaugarriak ikuspen orokor batetik azaltzen dira:
http://www.openoffice.org/product/

MS-Office-ko dokumentuekin (Word, Excel, Powerpoint) arazorik gabe lan egin dezakezu, editatu, eta OpenOffice.org-eko formatuetan edota (nahi izanez gero) berriro ere jatorrizko egituretan gorde ditzakezu. Aurkituko duzun muga garratzitsu bakarra zera da, dokumentu hauetako makroak OpenOffice.org-pean ez dabiltzala. Baina mantendu egiten dira, MS-Officekin editatzea nahi duzunerako.

Gainera, arestian aipatukoa lorpen haundi bat da, zeren eta MS-Officek darabilkien egiturei buruzko informazio edo deskribapen ofizialik ez baitute Microsoft-ekoek zabaldu. OpenOffice.org-ek MS-Officeko dokumentu bat ezin duenean era zuzen batean ireki, garatzaileei jakinarazi iezaiezu “issue” edo arazoa zehaztuz. Bide hau erabiliz, OpenOffice.org-en funtizonamendua are eta hobekiago ibiliko da.

eu-OOo taldea

Categoría: Software

Tags: apachekudeaketarako softwarealinuxmacopenofficewindows