Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskara Sarean Josten  •  Baliabideak  •  Bideotutorialak • Bideotutoriala: Blogger: blog bat sortzeko eta kudeatzeko pausuak
Bideotutoriala: Blogger: blog bat sortzeko eta kudeatzeko pausuak - Image

Blogen inguruan oraindik saiakerarik egin ez baduzu, baina asmoa baduzu , badakizu bi aukera nagusi daudela plataformari dagokionez: bata, Blogger, Google erraldoiarena; bestea, Worpress, blog eta webgune munduan azken urtetan gorakada nabarmena eman duena.

Egia esan, bietatik edozein aukeratuta, blogetan hastea nahiko erraza da. Gaur egun blog bat sortzeko prozesua azkarra eta oso intuitiboa da; ez duzu programazioan edo diseinuan aditua izan behar lehenengo pausuak emateko.

Bi plataformek hamaika aukera eskaintzen dituzte, diseinu eta maketazio aldetik lan txukuna egiteko eta gehiegi konplikatu gabe blog batekin hasi ahal izateko. Apurka-apurka gauza berriak ikasteko aukera izango duzu eta blogaren ezarpenak aldatuta berrikuntzak sartzen hasiko zara. Ez duzu zertan egindako lana pikutara bidali beharko. Beraz, astiro hasi; lehenengo beharrezko pausuak eman eta hasi idazten!

Biak doakoak dira baita ere. Eta hasieran ez duzu zertan domeinu bat erosi behar.

Bideo tutorial honetan Blogger plataforman blog bat zelan sortu eta kudeatu azaltzen da.


Tags: aplikazioakbaliabideakbideotutorialablogblogger